Sélectionner une page

Manifestua      FR   |   EUS

Hiruhileko oro, Euskal Herriko problematika ekologikoak zein sozialak aztertuko ditu Horizon(s) aldizkariak. Lehendabiziko alea 2021. urte ondarrean argitaratuko da.

#1 hedabide sozial eta ekologiko bat

Problematika ekologikoak zein sozialak hurbiletik aztertzea izanen da Horizon(s) aldizkariaren ildo nagusia. Garai erabakigarriak bizitzen ari gara. Hondamendi klimatikoez eta sozialez gain, mundu mailako krisi sanitario bat gehitu da 2020. urtean. Une bitxia agian hedabide bat sortzeko, baina guri momentu egokia dela iruditzen zaigu marraztu behar diren alternatibak gogoetatzeko. Ekaitzaren zurrunbiloaren erdian sortzen dira arakatu beharreko iniziatibak, baita ere sustengatu behar diren elkartasun mota ezberdinak eta ideia berriak. Urrunera agertzen den etorkizun sozial eta ekologikoa hausnartzea dugu helburutzat.

#2 tokiko hedabide bat

Ezinbestekoa da tokian toki izatea ingurumen arazoei aurre egiteko, eta Euskal Herria aparteko lurraldea dugu horretan. Dugun historiak, kulturak eta ezagutzen dugun bizkortasun militanteak erakusten digute beste etorkizun batzuk sortzen ahal direla hemen. Horregatik Horizon(s) aldizkariaren aingura amarrez lotu nahi izan diogu Iparraldeari.

#3 hedabide etikoa

Proiektu horren kari eta Horizon(s) aldizkariaren sortze prozesuaren denbora osoan, bihotzean daramazkigun zenbait balore defendatuko ditugu. Lehenik, kazetari deontologia errespetatuko dugula zin egiten dugu. Begi bistakoa badirudi ere, hori oroitarazi nahi dugu. Gero, kolaboratzaile guztiak behar bezala ordaintzeko engaiatzen gara. Bukatzeko, Horizon(s) publizitaterik gabeko aldizkaria izanen da. Markekin izan daitezkeen partaidetzei uko eginen diegu gure modeloaren zutabea den independentzia mantentzeko. Independentzia hau biziarazteko irakurleen sustengua behar dugu.

#4 hiru hilabetean behingo aldizkaria

Euskal Herriarekin lotua den problematika berezi bat aztetuko du ale berri batek, besteak beste mugikortasuna, uraren kutsadura edo etxebizitza. Formatu ezberdinak erabiliz, hautatu dugun gaiari buruz hainbat ildo deklinatuko ditugu, informazio zehatz bat ekartzeko. Dozier nagusiaz gain, beste sail batzuk izanen dira ekologia eta sozialarekin lotua den tokiko aktualitatearen itzulia egiteko. Eta aleen argitalpenen artean Horizon(s) aldizkariaren falta sumatzen baldin baduzue, hilabeteroko newsletter batek Euskal Herriko zein aldizkariaren aktualitatearen berri emanen dizue.

Egon informaturik

Horizon(s) aldizkariaren abenturari lotzeko asmorik baldin baduzu,
izena eman gure newsletterra jasotzeko.

contact@horizons-mag.eus